Ormaiztegin hasi dira Euskaraldia antolatzen
Euskaraldia aurkezteko saioa egin dute Ormaiztegin, Kike Amonarrizek gidatuta. Gaur zortzi egingo dute aurreneko herri batzarra, gizarte etxean.
2020ko Euskaraldia antolatzeko aurreneko pausoa eman dute Ormaiztegin. Kike Amonarrizek gidatuta, aurkezpen saioa egin zuten atzo, gizarte etxean, hainbat herritarren partaidetzarekin. 2018ko edizioaren balantzea egin eta aurtengo saiorako egitasmoak izan zituzten hizpide bertan.
Gaur zortzi, hilaren 29an, egingo dute aurreneko herri batzordea. Leku berean elkartuko dira, 18:30ean. Antolatzaileek “adien guztietako herritarrak” animatu dituzte bertan parte hartzera, baita herriko tabernari, dendari eta elkarte edo entitate ezberdinak ere. Izan ere, Euskaraldiaren aurtengo berrikuntzetako bat da, entitateei ere parte hartzeko aukera emango zaiela, Ariguneen bitartez.