Sortuko lau kideren atxiloketak salatzeko elkarretaratzea egin dute Beasainen
Zubimuzu plazan elkartu ziren.
Sortuko Antton Lopez Ruiz, Oihana San Vicente, Haimar Altuna eta Oihana Garmendiaren atxiloketak salatzeko, atzo elkarretaratzea egin zuten Beasainen. Auzitegi Nazionalaren aginduz, Guardia Zibilak goizean atxilotu eta arratsaldean libre utzi zituzten. Ia ehun harrera ekitaldi antolatzea leporatzen diete Sortuko lau atxilotuei.