Goierriko muslari multzoa ari da osatzen Euskal Herriko txapelketan
Herrietako kanporaketa ugari jokatu dira asteburuan eskualdean, eta Gipuzkoako finalerako sailkatu dira jada bikoteak.

Euskal Herriko 12. Mus Txapelketaren aurretiko lanak osatzen ari dira, herrietan. Udalerri mailako saioak jokatzen ari dira asteotan Euskal Herriaren luze-zabalean, baita Goierrin ere. Asteburuan mus lehiaketa asko izan da, eta, parte-hartze kopuruaren arabera, herri bakoitzetik bikoteak sailkatzen hasi dira.
Herrikako sailkatze faseak oraindik beste aste pare bat iraungo du. Zaldibian, adibidez, urtarrilaren 31n, ostiralean da (Joxepanen, 22:00etan). Lazkaon, berriz, otsailaren 7an, ostirala, Gerriko elkartean 22:00etan (aurrez afaria, nahi dutenentzat, 20:30ean; izen-ematea otsailaren 6ra arte Antsoategi herrikoan). Hurrena, herrialdekako finalen artean, goierritarrentzat Gipuzkoako txapelketa eta kanporaketa izango da hitzordua. Segurako Baratze pilotalekuan, otsailaren 29an jokatuko da. Handik, azkenik, Arabako Gopegin martxoaren 14an final nazionalerako bikoteak aterako dira.
Goierrin orain arte jokatutako saioen emaitzak eta Gipuzkoako finalera sailkatuak:
- Idiazabal. 6 bikote. 1. Julen Elortza eta Javi Perez; 2. Javier Aranburu eta Gurutz Lasa ‘Txiki’.
- Legazpi. 11 bikote. 1. Joseba Telleria eta Joseba Gabilondo; 2. Javier Iza eta Iñigo Caballero.
- Ataun. 19 bikote. 1. J.A. Artze eta Mikel Morea; 2. Larrion eta Jose Martin; 3. Joxan Goikoetxea eta Koldo Zaldua.
- Ormaiztegi. 1. Julian Zabala eta Asier Zabala; 2. Yeray Mujika eta Kevin Magallanes.
- Arriaran. 22 bikote. 1. Julen Ruiz eta Xabier Ormazabal; 2. Gorka Arratibel eta Josu Arranz; 3. Aritz Aranburu eta Igoin Intsausti.
- Gabiria. 8 bikote. 1. Eñaut Asurabarrena eta Asier Bidegain; 2. Iker Arratibel eta Aratz Igartzabal.
- Ezkio. 6 bikote. 1. Txomin Bidegain eta Mikel Idiakez.
- Legorreta. 6 bikote. 1. Joseba Goikoetxea eta Patxi Salazar.
- Mutiloa. 11 bikote. 1. Joseba Zabaleta eta Asier Agirre; 2. Jon Sarasola eta Adur Alustiza.

Arriaran

Ataun

Gabiria

Legazpi

Legorreta

Ormaiztegi

Mutiloa