2020/1/27

Goiekiko administrazio kontseilu berria eratu dute

Goierriko Ekimena SA enpresa publikoaren bazkideen batzarrean 12 kideko kontseilua aukeratu zuten aurrez, eta Aitor Aldasoro Beasaingo alkateak hartu du presidentetza.

Enirio-Igaratza mendi pistaren auzia

Aralarko pisten harira auzipetutako lau hautetsik gaur deklaratu dute Tolosako epaitegian

Hamabost ordezkari politiko eta teknikok deklaratuko dute aste honetan eta hurrengoan Tolosako epaitegian, ingurumenaren eta lurralde antolaketaren aurkako delituak eta prebarikazioa egotzita.

Goierriko Hitza

Europako energia berdeko elektro mugikortasuneko lehen fabrika bihurtu da Irizar e-mobility

Euskal Herriko eguzki-parke fotovoltaiko handiena inauguratu dute Arabako Erribera Beitin. Sortutako energiak Irizar e-mobilityren instalazioak hornituko ditu, eta Europan energia guztiz garbiarekin zero emisio sortzen dituen autobus produkzioko lehen fabrika izango da.

Greba orokorraren ondorioak hondakin bilketan

Sasieta mankomunitateko eta Goierri Garbia bilketa-enpresako langileek greba egingo dute ostegunean.

Laugarren postuan finkatuta, bi asteko atsedena

Ampo Ordiziak 15-24 irabazi dio Hernaniri Landaren, eta laugarren postuan sendo jarraitzen du VRAC Quesos Entrepinares liderrarengandik 5 puntura. Orain bi asteko atsedena dute, eta otsailaren 16an El Salvador hartuko du etxean

Iñaki Gurrutxaga

Goierriko muslari multzoa ari da osatzen Euskal Herriko txapelketan

Herrietako kanporaketa ugari jokatu dira asteburuan eskualdean, eta Gipuzkoako finalerako sailkatu dira jada bikoteak.

'Erreka Mari' txotxongilo saioa udal bibliotekan

Asteazkenean, 17:30ean izango da. 2012-2015 urte bitarteko haurrei zuzendua dago.

Udaltzaingoak alkoholaren kontsumoari buruzko hitzaldiak egingo ditu Beasaingo ikastetxeetan

Ostiralean San Juan Bosco jai eguna ospatuko dute DBHko eta Batxilergo gazteek. Horrez gain, denda eta saltokietan informazioa banatuko dute 18 urtez azpiko gazteei alkohola saltzea debekatua dagoela gogoraraziz.

Maialen Lujanbiorekin eta Onintza Enbeitarekin bertso afaria

Otsailaren 15ean, Arrano kultur elkartean izango da bertso afaria. Txartelak salgai daude, Arrano tabernan, 20 euroan.

Goiztiri AEK euskaltegiak otsailaren 19an egingo du talo ikastaroa Arriaranen

Otsailaren 14ra arte dago zabalik izena emateko epea. Intxaurpe elkartean egingo da, 18:00etan.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa