Maialen Lujanbiorekin eta Onintza Enbeitarekin bertso afaria
Otsailaren 15ean, Arrano kultur elkartean izango da bertso afaria. Txartelak salgai daude, Arrano tabernan, 20 euroan.

Arrano kultur elkarteak urteroko bertso afaria antolatu du, otsailaren 15ean, 20:30ean, Arrano elkartean. Euskal Herriko bertsolari txapelduna, Maialen Lujanbio eta Bizkaiko txapelduna, Onintza Enbeita gonbidatu dituzte aurten. Txartelak salgai daude dagoenek, 20 euroan.