Manifestazio jendetsuak greba eguna bukatzeko
Beasain, Lazkao eta Ordiziatik abiatutako hiru zutabeak Lazkaibarren elkartu dira, eta manifestazio jendetsua egin dute Ordiziako kaleetan. Legazpin eta Urretxu-Zumarragan ere manifestazioak egin dituzte iluntzean.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta euskal gehiengo sindikalak Lan-pentsio-bizitza duina lemapean deitutako greba orokorrak “jarraipen zabala” izan du Goierrin. Goizaldeko pikete, kale-bira, eta herrietan antolatutako ekimenen ondoren, arratsaldean egin dute bailara mailako mobilizazioa. Lazkaoko eta Ordiziako plazetatik, eta Beasaingo tren geltokitik abiatu diren hiru zutabeek Lazkaibarko zubian egiten du bat, eta segidan manifestazio jendetsua egin dute Ordiziako kaleetan barrena. Legazpin eta Urretxu-Zumarragan ere manifestazioak egin dituzte iluntzean.