A-636 errepidean bidesaria jartzearen aurkako plataforma sortu nahi dute
Beasain-Bergara errepidean bidesaria jartzeko asmoa azaldu du Foru Aldundiak, eta herritar batzuk, plataforma sortzekotan dira. Gaur dute aurreneko bilera.
Gipuzkoako Foru Aldundiak A-636 errepidean (Beasain-Bergara) bidesaria jartzeko asmoa du eta horrek haserrea piztu du bizilagun askoren artean. Bizilagun talde batek bidesariaren aurkako plataforma sortu nahi du. Gaur, 19:00etan, bilera egingo dute Areizaga-Kalebarren plazan. Herritar guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte.