Joxe Bikuñari herri omenaldia egingo diote Ataunen
Herrigintzan egindako lana eskertu nahi diote. Ekitaldia eta afaria egingo dituzte otsailaren 29an. Txartelak salgai daude.
Hainbat herri mugimendutan eta herrigintzako proiektutan ibili den Joxe Bikuña Agirre (Ataun, 1935) otsailaren 29an omenduko dute. Herri ekimeneko omenaldia antolatu diote, «askatasuna amets, bakea oinarri, urratu duzu hainbat bide zoragarri» esanda. Herri Antzokian izango da ekitaldia, 19:00etan, eta afaria Aizkoate elkartean. Txartelak salgai jarriko dituzte otordurako, ohiko lekuetan.