Lazkaoko Udalak gaur irekiko du Whatsappeko kanala
LAZKAO // Udalaren informazioa Whatsapp bidez zabaltzeko zerbitzua gaur jarriko dute indarrean. Informazio buletina izango da, udal berriekin eta agendarekin hornitua. Astean behin igorriko dute. Larrialdi abisuak emateko ere balioko du. Herritarrek telefono zenbakia udalari eman behar diote, zerbitzua sakelakoan jaso ahal izateko. Udalaren zenbakia kontaktuetan gorde beharko da. Beste hartzaileen zerrenda ezingo da ikusi.













