EH Bilduk bilera egingo du Bista Alaiko bizilagunekin
Otsailaren 11n, 19:00etan, jarri dute hitzordua, "auzoaren egoeraren berri izan eta bizilagunen beharrak jasotzea da helburu nagusia, jasotako informazioarekin auzoaren inguruko diagnosi bat egin ahal izateko".

Bista Alai auzoko (behekoa) bizilagunekin bilera egingo du EH Bilduk, otsailaren 11n, 19:00etan, auzoan bertan. EH Bilduren esanetan, “Auzoaren egoeraren berri izan eta bizilagunen beharrak jasotzea da helburu nagusia, jasotako informazioarekin auzoaren inguruko diagnosi bat egin ahal izateko”.