BKLk denboraldiko lehen garaipena lortu du
68 eta 70 irabazi zuten Azpeitian. Neskek azken unean galdu zuten, eta Goierri Gorrik jipoia jaso zuen. Beasainek bina berdindu zuen.

BKLko mutilen lehen taldea denboraldiko lehen garaipena lortu zuen asteburuan Azpeitiak 68 eta 70 irabazi ostean. Bigarren taldeak, berriz, sailkapenaren goialdean jarraitzen dute larunbatean Zarautzen 39 eta 54 irabazi ostean. Defentsako lan onari esker, partidako azken laurdenera errenta politarekin heldu ziren eta amaiera lasaia izan zuten. Neskek, erabat kontrakoa: 66 eta 63 galdu zuten baita ere Zarautzen. Zast sailkapenean bigarren egon arren, estu hartu zituzten laranjek eta eskura izan zuten garaipena. Porrotaren ostean, bederatzigarren doaz sailkapenean.
Goierri Gorriko neskak burua jaso ezinik dabiltza. Etxeak jipoia jaso zuten Lagun Onaken aurka larunbatean (0-3) eta sailkapenaren zuloan daude puntu bakarrarekin. Zumaiara joango dira asteburu honetan, eta beraiek ere ez dabiltza oso fin. Etxetik kanpo izan arren, ea denboraldiko lehen garaipena lortzen duten.
Beasainek, berriz, bina berdindu egin zuen Pasaian, aurkari zuzen baten etxean. Lehen minutuan irabazten hasi ziren txuri-urdinak Claverren golari esker, baina sei minututan bi gol jasota atsedenaldira atzetik iritsi ziren. Bigarren zatian berdindu zuten Lafuenteri esker. Azken ordu laurdena jokalari bat gutxiagorekin jokatu zuten Eneko Cortes egotzi baitzuen epaileak; berdinketari esker 28 puntu ditu Beasainek, eta sailkapenean hamalaugarren postura erori dira, jaitsiera postuetatik bost puntura.
Asteburu honetan Real Sociedad C hartuko du Loinatz futbol zelaian. Donostiarrek bi puntu gehiago dituzte sailkapenean, eta hortaz, irabaziz gero, aurrea hartuko liekete. Beasainek hiru partida daramatza irabazi gabe.