Euskaraldiko Herri Batzordeak bilera deitu du etzirako
Beasaingo euskalzale orori dei egin diete antolatzaileek, Euskaraldia antolatzeko laguntza behar baitute. Udaletxean egigo dute batzarra, 19:00etan.

Beasaingo Euskaraldiaren antolaketaz arduratuko den Herri Batzordea etzi elkartuko da Beasaingo Udaletxean, 19:00etan. Bilerak, gehienez, ordubete eta laurden iraungo du. Bilkuran, batez ere, eginkizun dauden lan guztien aurreikuspena eta antolaketa egingo da: helburuak, ekintzak, epeak… “Beasaingo Euskaraldiko Herri Batzordeak auzolanerako gune izan nahi du, izan ere, elkarlana baita Euskaraldia aurrera ateratzeko bide bakarra”, azpimarratu dute antolatzaileek.
Ariguneak izango dira 2020ko euskaraldiaren berritasunetako bat: euskaraz lasai egiteko gune babestuak izango dira, ahobizi eta belarriprest rolez gain. Horregatik, dei “berezia” egiten diete Beasaingo denda, enpresa, kultur elkarte, soziedade, ikastetxe eta guraso elkarteei. Halere, bilera “Euskaraldiaren antolaketan parte hartu nahi duten Beasaingo euskaltzale guztiei” dago zuzendua.