Martxoaren 8an egingo dute Beasaingo Herri Lasterketa
Bi proba egingo dituzte, 14 kilometroko lasterketa, eta 7ko proba mistoa. Izena emateko epea zabalik dago.

Hilabete barru, martxoaren 8an, egingo dute Beasaingo Herri Lasterketaren 10. edizioa, eta harekin batera, baita II. Lasterketa Mistoa ere. Lehenak 14 kilometroko ibilbidea izango du, eta bigarrenak 7koa. Umeentzako probak ere egingo dituzte aurten.
Izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko, eta herrikrosa.eus webgunean apuntatu daiteke. Parte-hartzaile guztiei, elastiko bana oparituko diete, eta korrikalari guztien artean, hamaiketakoa banatu eta hainbat opari zozkatuko dituzte, lasterketaren egunean. Tartean, MariMurumendi eta G2H probetarako dortsalak ere zotz egingo dituzte.
- 10:35: Umeen lasterketak
- 11:00: 14km-ko lasterketa
- 11:02: 7km-ko lasterketa mixtoa