Gizonezko bat hil da Olaberrian, etxebizitza batean izandako sutearen ondoren
Ertzaintza gertaera ikertzen ari da. Beste bi lagun ere ospitalera eraman dituzte kea arnasteagatik.

Olaberriko Ihurre auzoko Jose Maria Aristrain kaleko etxebizitza batean izandako sutean, 54 urteko gizonezko bat hil da. Beste bi lagun ere ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik. 18:00ak baino lehentxeago piztu da sua, bost solairuko eraikin bateko hirugarren pisuan. Ertzaintza gertaera ikertzen ari da.