Sua eta Rodeo taldeen kontzerturako sarrerak salgai
Sua eta Rodeo taldeek ostiral gauean joko dute, Legorretako Herri Antzokian. Sarrerak aurrez eta egunean bertan izango dira salgai

Legorretako Satto taldeak antolatutako neguko kultur egitarauaren barruan, Sua eta Rodeo taldeek joko dute ostiralean. Kontzertua 23:00etan izango da, Legorretako Herri Antzokian. Sarrerak herriko kioskoan jarri dituzte salgai, 6 euroan, aurrez erosi nahi dituenarentzat. Egunean bertan, 8 euroan jarriko dituzte, antzokiko leihatilan.