Agiñako birziklagune ondoan eta ibaiaren ertzean isurketak
Eguzki talde ekologistak Agiñako bidegurutze ondoan dagoen birziklagunearen inguruan eta Urola ibaiaren ertzean isurketak egin direla salatu du. Eguzki taldeko kideak botatako zikinkeria guztia jasotzen saiatu dira, baina pneumatiko batzuk eta telebista baten karkasa ezin izan dituzte errekatik atera. Zikinkeria hori guztia bota duenak ingurumenaren aurkako delitua egin duela gogoratu dute. Hori dela eta, erakundeei kontrolak areagotzeko eta, tokatzen denean, isunak jartzeko eskatu diete.