Goierriko 35 bikote sailkatu dira Gipuzkoako mus finalerako
Seguran izango da otsailaren 29an. Euskal Herriko finala, berriz, martxoaren 14an izango da Zigoitian. Goierriko hemezortzi herritan jokatu dituzte kanporaketak
Goierriko muslariek jokatu dute dagoeneko Gipuzkoako finalerako sailkapena. Goierriko 18 herritan jokatu dira txapelketak, eta 35 bikote sailkatu dira Seguran izango den Gipuzkoako finalerako. Baratze pilotalekuan izango da, eta final zortzirenetatik aurrera Elorri elkartean. Euskal Herriko finala, aldiz, martxoaren 14an egingo dute, Zigoitia udalerriko Gopegi herrian, Araban.
Lazkaon eta Urretxun jokatu dira Gipuzkoako finalerako azken sailkapenak. Joan den ostiralean izan ziren biak, otsailaren 7an. Lazkaon 20 bikotek hartu zuten parte Gerriko elkartean izandako saioan, eta hiruk lortu dute finalerako txartela. Mikel Insausti eta Jakes Anduaga, Unai Olasagasti eta Oier Goia, eta Julen Galparsoro eta Mikel Sainz ariko dira Seguran. Urretxun, aldiz, Goierri Kirol Elkartearen egoitzan izan da, eta 7 bikote aritu dira. Bakarrak eskuratu du finalerako sailkapena: Jon Sastre eta Julen Etxaniz izango dira musean Baratze pilotalekuan Urretxu ordezkatzen, Euskal Herriko finalerako txartela lortzeko.
Idiazabalen, Legazpin, Mutiloan, Ataunen, Ormaiztegin, Beasainen, Gabirian, Ezkion, Legorretan, Zaldibian, Seguran, Olaberrian, Zegaman, Itsasondon, Itsason, Zerainen, Lazkaon eta Urretxun jokatu dira Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako finalerako partidak. Beasainen bitan banatu dute txapelketa: Arriaranen eta Arranon izan dira kanporaketak.
Gipuzkoako finala 29an
Gipuzkoakoaz gain, otsailaren 29an jokatuko dira Bizkaiko, Behe Nafarroako, Arabako, Lapurdiko, Nafarroa Garaiko eta Zuberoako kanporaketak ere. Guztira, 226 bikotek hartu dute parte kanporaketan Goierrin, hau da, 452 pertsonak. Horietatik, 35 bikote izango dira Seguran Gipuzkoako finalean, hau da, 70 muslari, eta Segura bera izango da ordezkari gehien izango dituen Goierriko herria, 4 bikoterekin. Gipuzkoatik 32 bikote sailkatuko dira final handirako.
EHko Mus Txapelketa
Sailkatuak Herriz herri:
Idiazabal. 6 bikote.
· Javi Perez / Julen Elortza.
Legazpi. 11 bikote.
· Joseba Telleria / Jos. Gabilondo.
· Javier Iza / Iñigo Caballero.
Mutiloa. 11 bikote.
· Joseba Zabaleta / Axier Agirre.
· Jon Sarasola / Adur Alustiza.
Ataun. 19 bikote.
· J. A. Artze / Mikel Morea.
· Larrion / Joxe Martin.
· Joxean Goikoetxea / Koldo Zaldua.Ormaiztegi. 13 bikote.
· Julian Zabala / Zabala.
· Yeray Mujika / Kevin Magallanes.Beasain- Arriaran. 22 bikote.
· Julen Ruiz / Xabier Ormazabal.
· Gorka Arratibel / Josu Arranz.
· Aritz Aranburu / Igoin Insausti.Gabiria. 8 bikote.
· Eñaut Asurabarrena / Asier Bidegain.Ezkio. 6 bikote.
· Txomin Bidegain / Mikel Idiakez.
Legorreta. 6 bikote.
· Joseba Goikoetxea / Patxi Salazar.Zaldibia. 23 bikote.
· Julen Dorronsoro / Xabier Cuadrado.
· Iosu Murua / Eneko San Migel.
· Idoia Aristi / Ixa Lizarraga.Segura. 27 bikote.
· Euxebio. Campos / Beñat Niebla.
· Joseba de la Hera / Xabier Azurmendi.
· Pako Arrondo / Julian Imaz.
· Iñaki Elortza / Eñaut Altuna.Olaberria. 6 bikote.
· Xabier Naldaiz / Aitor Urkiola.Beasain- Arrano. 12 bikote.
· Iñigo Saiz / Mikel Prat.
· J. M. Guillorme / Inazio Torres.Zegama. 6 bikote.
· Aitor Arakama / Jon Arakama.Itsasondo. 8 bikote.
· Jose Ignazio Arbilla / Lontxo Arza.Itsaso. 4 bikote.
· Ruben Veda / Jon Garmendia.Lazkao. 20 bikote.
· Mikel Insausti / Jakes Anduaga.
· Unai Olasagasti / Oier Goia.
· Julen Galparsoro / Mikel Sainz.Urretxu. 7 bikote.
· Jon Sastre / Julen Etxaniz.Zerain. 11 bikote.
· Xabat Maiotz / Beñat Intsausti.
· Julen Orrigain / Beñat Matxain.