Txilibutxofeko gazteak Beizaman izan dira asteburuan
Jolasteko, dantza egiteko, sukaldean aritzeko... aukera izan dute gerturatutako neska mutilek.
Txilibutxof aisialdi taldeak Beizamara antolatutako txangoan ederki asko pasa dute gaztetxoek. Motz gelditu zaie irteera askori, jolasteko, gau pasa egiteko, dantzatzeko, sukaldean jarduteko… baliatu baitute asteburua. Eguraldi ona lagun, jarduera asko kanpoan egiteko aukera izan dute.
Txilibutxofek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gazteei zuzendutako aisialdi eskaintza zabala du. Txangoez gain, beste hamaika jarduera antolatzen ditu urtean zehar, betiere gazteen heziketa aktiboa bermatuz. Gainera, herriko gazteak elkarren artean harremanetan jartzeko balio du, eta sarri hori izaten da halako txangoen politena: egiten diren lagunak.