Gontzal Mendibilek Lazkaon abestuko du bihar iluntzean
LAZKAO // Gontzal Mendibil kantariak (Zeanuri, 1956) kantaldia egingo du, bihar, Lazkaoko Areria antzokian. 20:15ean hasiko da kontzertua, eta herriko Kantaka abesbatzak lagunduko dio. Sarrera batzuk geratzen dira oraindik, udalaren webgunearen bitartez erosteko. Kontzertuaren lehen erdia Mendibilek osatuko du, bederatzi abestirekin. Ondoren, Kantakarekin batera, beste zazpi-bat pieza jo eta abestuko ditu.













