Juan Karlos Izagirre Zaldibian izango da, EH Bilduren bileran
ZALDIBIA // EH Bildu alderdiak herri mailako batzarra egingo du, gaur, Zaldibian. Karreane kultur etxean da bilera, 19:00etan hasita. Juan Karlos Izagirre Gipuzkoako batzarkidea eta Donostiako alkate izana gonbidatu dute. Egoera politikoaren azterketa eta aurtengo erronkak jorratuko ditu.













