Hodei Caballerok Gipuzkoako errekorra jarri du ibilketa proban
Espainiako errepideko ibilketa Txapelketan lortu du marka Hodei Caballero atleta ordiziarrak. Txikitatik ari da martxa egiten, eta Tolosako taldean dabil egun.
Espainiako Errepideko ibilketa Txapelketa jokatu zen igandean Torreviejan (Alacant) eta Hodei Caballero ordiziar gazteak Gipuzkoako errekor berria ezarri zuen, 18 urtez azpiko kategorian. Sailkapen nagusian, 12. gelditu zen. Duela gutxi marka pertsonala hobetzea lortu zuen Caballerok eta animoz beteta joan zen Alacantera. Igandeko txapelketan 10 kilometroko ibilbidea, 50 minuturen azpitik egitea espero zuen berriro, eta baita lortu ere. Momentura arteko marka pertsonala txikitu egin zuen, 48:54 minutuko denbora lortuta.
Txikitatik martxa egiten
Tolosako atletismo taldeko kidea da Ordiziako atleta. Nahiz eta ez den gehien praktikatzen den atletismo modalitatea,berak txiki-txikitatik praktikatzen du.
Azkeneko urteetan, futbolarekin uztartu du, baina azken urte honetan, atletismoari heldu bakarrik eta horrekin batera, emaitzak hobetzea ere lortu du.