Mugikortasun mahaiaren lehen bileran 30 herritar elkartu ziren
Batzarraren lehen fasean herritarrek beraien kezkak plazaratu zituzten. Jarraian, ibilaldi kritiko bat egin zuten aldaketa handienak behar dituzten guneak bertatik bertara ikusteko.
30 bat beasaindar bildu ziren atzo arratsaldean udalak deitutako mugikortasun jasangarriaren mahaiaren lehen bileran. Udaletxean elkartu ziren eta, hasieran, bakoitzak bere kezkak eta nahiak azaldu zituen. Ondoren, kalera irten ziren paseo kritikoa egitera: udaletxeko plazatik abiatu eta San Inazio eta Oriamendi kaleak zeharkatu zituzten Garmendia Otaola kaleko bidegurutzeraino. Bertatik, geltokiko plazara jaitsi, eta Nafarroa etorbidetik berriz ere udaletxera itzuli ziren. Bidean, hainbat geldialdi egin zituzten egin beharreko aldaketak bertatik bertara ezatabaidatzeko. Datorren hilabetean elkartuko da berriz ere mugikortasun jasangarriaren mahaia.