Usabiaga ahizpak, podiumean
Espainiako Madison Txapelketan zilarrezko eta brontzezko dominak lortu dituzte Irene eta Ana Usabiaga ordiziarrek.
Irene eta Ana Usabiaga ordiziarrek zilarrezko eta brontzezko dominak lortu dituzte Espainiako Madison Txapelketan. 70 kilometroko lasterketan puntu gehien pilatzen duenak irabazten du: Irenek, Naia Amundarain bikote zuela, 78 puntu lortu zituen, eta Anak, Ziortza Isasirekin, 70. Calvo eta Larrarte izan ziren garaile 80rekin.