Beasaingo eskolek dantzan ospatu dute inauteria
Euskal inauterietako ohiko jantziak jantzi dituzte. Galtzagorriak, lamiak, tartaloak, mielotxinak... ibili dira kaleetan zehar.

Beasaingo eskolek ere ospatu dituzte inauteriak. Euskal inauterietako ohiko mozorroak jantzi dituzte haurrek, eta desfileak eta dantzaldiak egin dituzte. Guraso asko elkartu dira emanaldiak ikustera.






































































