CAFeko garbiketa zerbitzuek lan hitzarmena sinatu dute
2022ra arteko lan hitzarmena sinatu dute, lan baldintzen aurrerapen handiekin.

Beasaingo CAFeko garbiketa zerbitzuko 65 langileek 2022ra arteko lan hitzarmena sinatu dute. Berritasun nagusiena soldaten igoera da: 2020 eta 2021 urteetan soldata kontsumo prezio indizearekiko %1,5 gehiago haziko da, eta 2022. urtean %1,7. Gainera, lehen aldiz jasotzen da hitzarmenaren aurreraeragina betirako. Hau da, Rajoyren lan erreformaren gainetik, baldintzak ezin dira aldatu. Langile batzuen 2.000 orduko lanaldi zatituak ere hazi egingo dira. Hala, soldata baxuei eta egoera prekarioei aurre egingo zaie.