Hartza esnatu da beste urte batez
Hartza esnatu da beste behin Seguran. Hartzari, hartzazainari eta uxatzaileei ongi etorria egin diete Errementarin herritarrek, eta kalejiran joan dira plazara.

Inauteriekin batera esnatu da hartza Seguran. Segurarrek hartzari, hartzazainari eta uxatxaileei ongi etorria egin diete Errementarin. Ondoren, trikitilariekin, txistulariekin, dantzariekin eta herritar mozorrotuekin kalejiran joan dira hartza eta haren lagunak plazara. Bertan dantzariek emanaldia eskaini dute, eta hartza eta haren uxatzaileak herritarren atzetik korrika aritu dira. Plazan alde batera eta bestera ibili ostean, Aizkorrira itzuli dute hartza.


































