Kalejiran ospatu dituzte inauteriak Idiazabalgo haurrek
Eguzkia lagun izan dute inauteria ospatu duten idiazabaldarrek. Mozorrotuta kalejiran aritu dira Aita Iparragirreko haurrak, eta dantza amaituta, txokolatada saioa izan dute.

Idiazabalgo Aita Iparragirre herri eskolako umeek inauteriak ospatu dituzte. Eguzkia lagun izanda, dantzan aritu dira kaleetan barrena. Eskolatik atera eta mozorro desfilea egin dute futbito zelaira iritsi arte. Bertan dantza ikuskizuna eskaini dute, lau taldetan banatuta: heavy-ak, mexikarrak, bakeroak eta instrumentu ezberdineko musikariez osaturiko txaranga. Ondoren, txokolatada izan dute, guraso elkartearen eskutik.













































