Mus txapelketa bihar Liztormendi elkartean, 16:30ean
ZERAIN // Mus txapelketa egingo dute bihar, otsailak 22, Zeraingo Liztormendi elkartean. 16:30ean hasiko da, eta izen ematea 16:00etatik 16:30era bitartean egin ahalko dute interesdunek. Lehenengo bikoteak txapela, gazta, ardoa, sagardoa eta afaria irabaziko du; bigarrenak gazta, sagardoa eta afaria; eta hirugarren eta laugarrenak afaria.













