Zaldibiako inauteria, giro ederrean
Zaldibiako Lardizabal herri eskolako ikasleek eta irakasleek inauterietako desfilea eta ikuskizuna egin dituzte gaur eguerdian, herriko plazan.

Zaldibiara ere iritsi da inauteria, eta eguraldi ona lagun duela iritsi ere. Lardizabal herri eskolako ikasle eta irakasleak kalera atera dira, eta plazan egin dute inauteri desfilea eta ikuskizuna. Denetariko mozorroak ikusi ahal izan dira: superheroiak, pailazoak, sukaldariak, behiak, futbolariak, boxeolariak edota eskiatzaileak, besteak beste.