Jentilen urteko jarduna, bideoan
Jentilen Etorrerako lantaldeak, urtean zehar egindako jarduerak bideo batean bildu ditu. 2019an, 3.000 ikusletik gora izan dira antolatutako ibilaldi eta ikuskizunetan.
Dagoeneko 40 urtera bidean doa Ataungo Jentilen Etorrera. Duela ia lau hamarkada hasitako ohiturak bizirik dirau oraindik, eta inoiz baino indartsuago, gainera. Etorreraz gain, hura antolatzeaz arduratzen den lantaldeak beste hainbat ekintza egiten ditu urtean zehar; Gaueko ibilaldi magikoa, Mitoaldia, Ohitura zaharren eguna eta Olentzeroren bila Aralarko ibilaldi magikoa dira horietako batzuk.
Jentilen etorreran, 200 herritarrek baino gehiagok parte dute 2019an, eta 1.400 ikusle izan zituen. Antzeko datuak ditu Gaueko ibilaldi magikoak ere, 250 herritar eta 1.200 ikuslerekin. Olentzeroren bila ibilaldiak ere, 600 ikusle batu ditu.
Bideo honetan egin dute joan den urteko ekitaldiek emandakoaren laburpena: