Laguntasuna errondailak, 60 urte
Ordiziako Laguntasuna errondailak festa handi bat egin zuen pasa den larunbatean. 60 urte bete ditu aurten eta horren aitzakian, gaur egungo errondailako kideak, taldetik pasatako lagunak eta gertukoak elkartu ditu. 100 bat elkartu ziren guztira. Egun hori oroitzapenean gelditzeko, familia argazkia atera zuten Barrena parkean, ondo ezagun dituzten musika instrumentuak hartuta.