Lukiek eta Arima taldeek joko dute ostiralean, Ordizian
Ordiziarrock-ek antolatu du, eta D'Elikatuz zentroan izango da. Martxoaren 13an, Matilda proiektuaren txanda izango da.
Ordiziarrock Ekintzak taldeak antolatuta, Lukiek eta Arima taldeek joko dute, ostiral honetan, Ordizian. Kontzertua 21:00etan izango da, D’Elikatuz zentroan.
Lukiek taldea Mungiatik dator, eta rock alternatiboa egiten dute; Josu Ximun (ahotsa ta gitarra), Antton Goikoetxea (baxua) eta Christian Rodriguez (bateria) dira taldekideak, eta #1 izeneko lehen diskoa besapean dutela datoz. Arima taldea ere Bizkaia aldetik dator; Paule eta Gontzal Bilbaok eta Josu Gonzalezek osatzen dute, pop eta post-rock estiloak uztartzen dituzte, eta azaroan aurkeztu zuten Metamorphosis, taldearen aurreneko lana.
Martxoan, Matilda
Aste honetakoa ez da Ordiziarrockek antolatu duen bakarra; martxoaren 13an izango da hurrengoa, leku berean. Maria Amolategi eta Victor Sanchez goierritarrek, Matila proiektua aurkeztuko dute zuzenean.