Trenez etorri da inauteria aurten Ormaiztegira
Trenez mundu osotik etorritako bisitariak irudikatuz ospatu dute aurten inauteria Ormaiztegin. San Andres herri eskolako ikasleek ostiral eguerdian Zubipe kiroldegian egindako jaialdia izan da festa horren osagai nagusia. Guraso Elkarteak Dj eta merienda eta guzti antolatutako festa ere izan zuten.













