Neguko denboraldia bikain bukatu dute Ordiziako igerilariek
Ordizia Igeriketa Taldekoek Neguko Euskal Herriko Igeriketa Txapelketan parte hartu dute. Iturriozek brontzezko domina lortu du, eta gainontzekoek, marka pertsonalak ondu dituzte.
Irungo Azken Portu kiroldegian jokatu zen asteburuan infantil mailako Neguko Euskal Herriko Igeriketa Txapelketa. Ordiziako igeriketa taldeko Ane Iturrioz, Josu Garmendia, Endika Mate eta Aitor Diez izan ziren bertan. Denera, lauen artean, 12 frogetan parte hartu zuten. 11 marka pertsonal eta udako Euskal Herriko txapelketarako gutxieneko denbora bat lortu zituzten. Gainera, brontzezko domina jantzi zuen Iturriozek, 100 metro estiloak proban lortutako denboragatik.
Txapelketan lortutako emaitzen artean aipatzekoak, Josu Garmendiak 100 metro tximeleta probgan egindako denbora (01:09:75), Aitor Diezek 100 metro krol proban egindakoa (59:90), Ane Iturriozek 100 metro bizkar proban lortutako (01:09:26) eta Endika Matek 200 metro bizkar proban egindakoa (02:14:95). Bestalde, Gipuzkoako selekzioarekin ere bikain ari da Mate. Selekzioarekin Tarbesera (Frantzia) joango da laster.