Sukaldaritza ikastaroa egingo dute Arbelaitz elkartean
ITSASONDO // Sukaldean trebea izan edo ez, helduentzat sukaldaritza tailerra antolatu dute Itsasondoko Arbelaitz elkartean. Iker Mendizabalek gidatuko du tailerra. Hiru plater prestatuko dituzte: bakailoa piper berde eta txakolin saltsan; oilaskoa thai erara espezierik gabe; eta postre erraz bat, gazta marrubiekin. Kaxintanen edo Lourdes dendan eman daiteke izena. 5 euro ordaindu beharko dira. Bihar ostirala, 19:00etan hasiko da saioa.