Abian da 22. Gabiria-Legazpi rally-esprinta
22. urtez ospatu da gaur Gabiria eta Legazpi batzen duten rally-esprinta. 61 partaide izan ditu aurtengo edizioak, horietako batzuk goierritarrak. Azkenean 59 autok bakarrik izan dute lasterketan parte hartzeko baimena.
Zirkuituak dituen 6,650 metroak jendeez inguraturik igaro dituzte gaur aurkeztu diren pilotuek, eguraldia aldeko izan baitute.
Lehenengo eta bigarren itzulian azkarrenak Mattin Villares eta Jon Zozaya izan dira gidatutako Mitsubishi Lancer Evo IX-arekin. Bi itzuliak 04 minutu eta 11 segundoren bueltan amaitu dituzte. Hitzak astelehenean emango du behin betiko emaitzen berri.