Herrialdeen egun jendetsua Olaberrian.
Bederatzi herrialdetako gastronomia eta folklorea izan dira protagonista gaur Olaberriko pilotalekuan. Sahara, Errumania, Maroko, Galizia, Valentzia, Gaztela eta Leon, Asturias eta, bertako bi erkidegoak, Nafarroa eta EAE ordezkatu dituzte janaria eskaintzen ibili diren herritarrak.
Kultura aniztasunaren erakusleiho aberatsa izan ohi da Olaberriko herrialdeen eguna. Martxoko Kulturaldia egitarauan batu den hamar ekitaldietako bat izan da gaurkoa. Udalaren Kultura Batzordeak, besteak beste, martxoaren 6an Lourdes Herrastiren eskutik, ‘Errepresioa genero ikuspuntutik’ hitzaldia antolatu du arratsaldeko 18:30etan. Ordu eta erdi beranduago, Ihurre Zaharra etxean ardo dastaketa egongo da. Bestalde, martxoaren 7an, autodefentsa tailerra egongo da. Martxoaren 8an berriz, Emakumeen Eguneko bazkaria Etxezurin, 14:00etan.
Guztira, martxoaren 27ra arteko egitaraua antolatu du udaleko kultura batzordeak.