Olano eta Lopez UZ Trailaren irabazle
Goierri Kopa Traileko bigarren proba puntuagarria izan da Iñaki Olanok eta Sonia Lopezek irabazitakoa. Sprint proba motzean Gartzen Elejabarrieta eta Lide Urrestarazu izan dira garaile.
22 km eta 1600 metroko igoera izan du guztira lasterketa nagusiak. Urretxu eta Zumarragako hainbat tontor igo beharra izan dute lasterketan korrika aritu direnek: Beloki, Izazpi eta Irimo. Lasterketa laburreko eta handiko partaide kopurua batuz, 350 dortsal banatu dira gaurkoan. Eguraldiari dagokionez, aurreikuspen txarra emanda zegoen arren, goiza eguzkitsua eta haizetsua izan da azkenean.
UZ Trail sailkapena
Lasterketa nagusia:
- Iñaki Olano – Sonia Lopez
- Hodei Lujanbio – Pilar Arriola
- Beñat Etxabe – Lur Basterretxea
Lasterketa motza:
- Gartzen Elejabarrieta – Lide Urrestarazu
- Josu Urrestarazu – Mayi Mujika
- Juanjo Igarzabal – Maider Unanue
Goierri Kopa
Garingo lasterketaren ondoren, gaurkoa izan da Goierri Kopako bigarren proba puntuagarria. Martxoan, Arriaranen lehiatuko dira. Horren ondoren, Gabiriako Leharrei apirilean, Segura-Zerain eta Txindokiko km bertikala maiatzean eta Zaldibian ospatzen den mendi lasterketa ekainean. Iaz ez bezala, Axari Trail izango da kopako azken aurreko proba. Irabazleak nortzuk diren urrian jakingo dugu, Ordiziako mendi lasterketaren ondoren.