Lilatoian 826 goierritarrek parte hartu dute
Izaro Rubio ordiziarrak irabazi du lasterketa; Juniorretan, berriz, Nahia Iraola izan da azkarrena. Ordizia, Beasain eta Legazpi izan dira parte-hartzerik handieneko herriak.
5576 lagunek hasi eta bukatu dute 31. Lilatoia. Eguraldia lagun, ekitaldi jendetsuenetakoa izan da aurtengoa. Guztira 6.500 emakume inguruk eman zuten izena, baina azkenean 5.576 iritsi dira helmugara. Hala ere, “inoizko ediziorik jendetsuena” izan dela azaldu dute. Donostiako kaleak kolore morez eta berdintasunaren aldeko aldarriz bete dira, beste behin ere.
Sailkapenari dagokionean, Izaro Rubiok irabazi du lasterketa, beste behin ere. Ordiziarrak 18:23ko denbora egin du. Junior mailan, beste ordiziar bat, Nahia Iraola izan da azkarrena.
Taldekako sariari dagokionean, aurten ez da Goierrira etorri. Zumaiako taldea izan da jendetsuena, 151 lagunekin. Urretxu-Zumarragako Ikastolakoa izan da bigarren talderik handiena, eta hirugarrena, Legazpiko Haztegi ikastolakoa.
Argazki gehiago ikusgai Irutxuloko Hitzaren webgunean.