Errigora saskiak eska daitezke martxoaren 12a arte Goierriko guneetan
Martxoaren 12ra arte eska daitezke Nafar hegoaldeko produktuz osatutako Errigora saskiak. Goierrin ia herri guztietan eska eta eskura daitezke: Aramako ostatuan; Ataungo Troskaeta tabernan; Beasainen, Andramendi ikastolan, Arrano tabernan, AEKren euskaltegian, herri dendan eta Arriarango elkartean; Gabirian, ostatuan; Idiazabalen, Xume tabernan eta Izpar dendan; Itsasondon, Kaxintane tabernan; Lazkaon, Gerriko liburu dendan; Legazpin, Arantxa okindegian; Ordizian, Goierriko baratzan, Goiztiri euskaltegian, Argi Berri elkartean eta Jakintza ikastolan; Seguran, Elorripen eta Ixabelen okindegia; Mutiloan, ostatuan; Zaldibian, Joxepanen; Zegaman, Haizea tabernan; Urretxun, Malkor tabernan eta ikastolan; Zerainen, Mandio tabernan.
Internet bidez ere eska daitezke (www.errigora.eus) ohiko oliba olioa, arroza eta kontserbak, eta aurten lehenengoz, pasta.