Euskaraz trebatzeko Hizketa Laguna sortu dute Ataunen
ATAUN // Euskaraz aritzeko ohiturarik ez dutenek edo ikasten ari direnek praktikatu ahal izateko, Hizketa Laguna ekimena sortu du Ataungo Kultura Batzordeak. Euskaldun zaharrekin tarteka elkartu, eta hizketan aritzea da zeregina. Izena martxoaren 18ra arte eman liteke. Bilera egingo dute gero haiekin.













