Udaberriko zizak, produktu izarra
Lehen onddoak Zamoratik ekarri dituzte perretxiku denboraldiari hasiera emanez. Bestalde, denboraldiko azken sagarra, Errezilgo Mendiola motakoa, oraintxe jarri dute salgai.
U daberriko ziza hau da ferian zeresan handiena ematen duen espezie mikologikoa. Calocybe gambosa, Tricholoma georgii ere bai. San Jorge eguna apirilaren 23a da berez hortxe bete-betean honen garaia. Euskaraz ziza-zuria, susa, zuza, perretxikoa ere esaten zaio. Egiazko gutizia askorentzat, 150 euro kiloa ordaintzeko lainekoa. Eta atzo ere horren lekukotza jaso genuen 2 kilo ekarri eta hondarra gelditzen zen 10:00etarako. Hernani aldean bildutakoak eman diote hasiera hemengo udaberriko zizen garaiari Ordiziako azokari dagokionez. Zamoratik ekarritakoak ziren aldiz 20 bat kilo onddo 35 euro kiloa. Hauek izan dira aurtengo lehenak. Garaiz dirudien arren azken urtetako joera bera markatu dute.
Sagar aukera handia dago oraindik mahaiz mahai ikusita. Estimazio handiena duena errezila bada ere, eta izenari dagokionez markatuena, sagar mota asko dago aukeran. Azkena atzo Joxe Antonio Aizpuruk aurkeztu zuena Errezilgo «mendiola sagarra». Izenaz galdetuta «Mendiola, errezilaren alaba» esan du. «Errezilen hiru baserri daudeneko gunea da Mendiola eta handik ote datorren edo…». Azaroan bildutakoa da eta gordina jateko oso ona, «samurra eta azal fuertea duelako irauten du hainbeste». Sagardoa egiteko ere «espeziala, txanpainaren parekoa ateratzen da». Aizpurutarrek esperientziaz diote hori izan ere «berandu biltzen denez sagar- dotegietakoek ez dute biltzen, ordurako sagardo lanak aurreratuak dituztelako eta guretzat berriz aparta!».
Azokari esker ona
Jon Etxeberria erlezainak atzozuen azken eguna, datorren iraila arte. Juan Gamio zuhaitz landare zalea, otsaila bukatu orduko, datorren urteko abendua arte agurtu da. Biak ala biak oso esker oneko hitzak dituzte denboraldiari bukaera emateko. Etxeberriak bezeroak eskertu nahi ditu, «zuzeneko harremanei eta salmentei esker bizi bai gintezke gure gai hauetatik». Gamiok ere «balorazio oso positiboa» egin du: «Nire helburua landarea saltzetik aparte jendea informatzea izan da eta bezeroekin esperientzia asko konpartitzeko bidea eman dit».
Azokei indarra ematen dien hitzak eta azokak ekoizleak indartzen ditu.