Autodefentsa ikastaroa egingo dute gaur-biharretan
LAZKAO // Martxoaren 8aren bueltan, Lazkaoko Udalaren Berdintasun sailak emakumeentzat autodefentsa ikastaroa antolatu du. Gaur (16:00-20:00) eta bihar (09:00-13:00) ariko dira, Barandiaran kiroldegian. Hogei tokiak beteta daude jada. Indarkeria matxistaren jatorria identifikatzen ere erakutsiko dute, baliabide gisa teknika fisiko batzuk azaltzeaz gain.













