Errugbia

Ampo Ordiziak arnasa hartu du

Cienciasi 40-21 irabazi dio Altamiran. Sailkapeneko azkeneko postutik urrundu da Goierriko errugbi taldea.

Ampo Ordiziaren partida bat Altamiran, artxiboko irudian.Hitza

Aurkari zuzenaren, Sevillako Cienciasen aurkako partida, 40-21 irabazi zuen atzo Ampo Ordiziak Altamira estadioan. Era horretan, sailkapeneko azken postutik atera da Goierriko errugbi taldea. Une honetan, 9. postuan da Ampo Ordizia. 10 punturekin.

Datorren asteburuan beste aurkari zuzen bat izango du aurkari: 8. postuan  12 punturekin dagoen Santboiana. Igandean, 12:00etan, beste final bat jokatuko du Ampo Ordiziak Santboianan (Bartzelona, Herrialde Katalanak).

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa