Beasaingo herri lasterketak proba luzea eta mistoa izango ditu
Proba luzeak hamalau kilometro izango ditu, eta laburrak zapi kilometro. Proba motzean bikote mistoek hartuko dute parte. Haurrentzako lasterketak eta zozketak ere izango dira
Beasaingo Herri Lasterketa jokatuko da igandean. Proba luzeko partaideak 11:00etan irtengo dira, eta proba laburreko bikote mistoak 11:02an. Beasaingo kaleetan zehar antolatutako zazpi kilometrotako zirkuituari lehendabizikoek bi itzuli eman beharko dizkiote, eta bikoteek bakarra. Korrikalariak udaletxeko plazatik abiatuko dira, Nafarroa Etorbidea eta Igartza Oleta kalea gurutzatuko dituzte Antzizar kiroldegiraino iritsi arte eta trenbidearen albotik tren makinaren biribilguneraino jaitsiko dira. Handik, Ezkiaga auzotik barrena, Ordiziako sarreraraino joango beharko dute, eta egindako bidea desegin Jose Migel Iturriotz kaletik udaletxe parera itzultzeko.
Benjamin eta kimu mailetako lasterketak ere egongo dira. Gaztetxoak 10:35ean irtengo dira, eta helduak irten aurretik amaituko dute.
Korrikalarien artean kirola egiteko materiala eta Goierriko Bi Handiak eta Marimuremendi Mendi Maratoian parte hartzeko dortsalak zozkatuko dituzte. Bi probetako dortsal guztiak banatuta daude jada.
Bi probetako izen ematea larunbat iluntzea baino lehen egin behar da. 132 dortsal daude daude oraindik banatu gabe.