Ordiziako dendariek kalera atera dituzte produktuak
Ordizian elkarteko 14 saltokik parte hartuko dute Kale Azokan
Ordizian elkarteko 14 saltokik kale azoka egingo dute gaur eta bihar. Produktuak, saltokien aurrealdean jarri eta prezio oso erakargarrietan jarri dituzte salgai. Gofi Berri, Lua, Palomo, Vicuña Sport, Arantxa, De la cuesta, Oskarbi, Kixmi, Gee, Vicuña Confeccion, Lena, Mirentxu, Ness eta Porfirio Fernandez dira herriko merkataritza indartzea helburu duen ekimen honetan parte hartzen ari diren saltokiak.
Kale azoka, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egingo dute, ostiralean eta larunbatean.