Luzuriagak eta Andonegik Euskal Herriko txapelketa irabazi dute paleta larruz
35-22 irabazi dute Sopelako Kurene taldeko bikotearen aurka
Oiangu Pilota Ellkarteko Aitor Luzuariagak eta Azeari Andonegik paleta larruz modalitatean Euskal Herriko txapela jantzi dute gaur Olaberriako frontoian jokatu den finalean. Aurrez aurre Sopelako Kurene taldeko Garcia eta Agirre izan dituzte. 35-22 irabazi du goierriko bikoteak baina partida ez da guztiz erreaza izan. 20 tantora arte partida oso parekatua izan da, akatsak egon direlarik bi bikoteen aldetik. Oiangukoek joko estrategia ondo pentsatuta bazeramaten ere, gauzak “ez dira uste bezala atera” Andonegik berak adierazi duenez. 20 tantoen muga igarota, pelota aldatu eta “sentsazio hobeak” izan dituztela esan du. Une horretan, “partida haustea lortu” eta horrekin hasi dira “gozatzen”. Luzuriagak partida amaieran pozez esan du “iazko arantza kendu” dutela aurtengo garaipenarekin.
Oier Alkortarentzat ere izan ditu hitz batzuk Luzuriagak: “Berarekin jokatzen nuen lehenengo aldia zen eta oso gustura aritu naiz txapelketa osoan zehar. Lau partida jokatu eta lauak irabazi ditugu. Pena izan zen semifinaletan mina hartzea baina oraindik gaztea da eta kirol honetan ibilbide luzea du aurretik”. Alkortak, Luzuriagarekin batera hasi zuen txapelketa, baina tamalez, mina hartuta ezin izan du gaurko finala jokatu eta Andonegik bete haren tokia.













