Miren Makatzagak irabazi du Zeraingo bola txapelketa herrikoia
Adin guztietako partaideak izan. Sari banaketaren ondoren bazkaria egin dute.
Bola txapelketa herrikoia jokatu dute gaur Zerainen. Bolatan jokatzeko ohitura handia izan da betidanik Zerainen. Urte batzuetan beherakada izan ostean azken urteetan berriz ere indartzen ari da afizioa. Herri mailan giroa sortzeko ere balio du txapelketak. Haurrak, gazteak, eta helduak, emakume zein gizon, guztiak animatu dira, hotzari eta euriari aurre eginez herriko bolatolkian, txapelketa jokatzera. Giro polita sortu da goiz-goizetik.
Miren Makatzaga izan da irabazlea, Patxi Arrondo geratu da bigarren eta Mikel Oria izan da hirugarren. Haurrei dagokienez, guztiak izan dira irabazle.
Sari banaketaren ondoren, partaide guztiak bazkaltzera joan dira.




















