Angel Unzu, AMAK taldea eta Atrium Ensemble Lazkaon ariko dira
Lazkao Txiki Musika Eskolak antolatu duen Kultur Astearen barruan, hiru kontzertu egingo dituzte, hilaren 23tik 25era, kultur etxean. Bideoa egin dute emanaldi horiek iragartzeko.
Lazkao Txiki Musika Eskolak 6. kultura astea antolatu du. Martxoaren 23tik 29ra, ekitaldi sorta izango da, eta tartean, hiru kontzertu egingo dituzte, musikari ezagunekin. Angel Unzu, AMAK eta Atrium Ensemble taldeak etorriko dira Lazkaora. Hau da antolatutako kontzertuen egitaraua:
- Martxoak 23: Angel Unzu. 20:00etan, Kultur Etxean.
- Martxoak 24: AMAK taldea. 19:00etan, Kultur Etxean.
- Martxoak 25: Atrium Ensemble. 19:30ean, Kultur Etxean.
Kontzertu horiek iragartzeko, honako bideoa zabaldu dute sarean: