Irati Zubizarreta bigarren Espainiako Kilometro Bertikalen Txapelketan
Beasaindarrak zilarrezko domina lortu du, 23 urtez azpikoetan. Andaluzian jokatu den proban 350 kirolarik parte hartu dute.
Jaengo (Andaluzia, Espainia) Sierra Magina Parke Naturalean jokatu dute asteburuan, Kilometro Bertikalen Espainiako Txapelketa. Maila nagusian, Ingrid Ruiz eta Pere Rullan izan dira txapeldunak, eta herrialdeen artekoan, Kataluniako federazioa.Korrikalariek Aznaitin tontorra (1.745 m.) igo behar izan dute, 2,8 kilometro eta 930 metroko desnibela duen proban. Guztira, 350 kirolarik parte hartu dute lasterketan.
Goierriko ordezkaritzarik ere izan da proba horretan, eta baita domina lortu ere. Irati Zubizarreta beasaindarrak 46:27ko denbora egin zuen, 23 urtez azpikoen artean bigarren denborarik onena; horrenbestez, zilarrezko domina lortu du La Sportiva taldeko kirolari gazteak.